Udalerrietan

Jarraian gure zerbitzua eskuragarri dagoen udalerrien zerrenda azaltzen da.

Erandio

Nerbioi ibaiaren eskuinaldean dago. Bere kokapen estrategikoak, Itsasadarraren bazterrean eta Bilboko Eremu Metropolitarraren gune handietatik hurbil egoteak, alegia, La Campa eta Bilboko Itsasadarraren arteko zonaldearen garapen industrial sendoa baldintzatu du. Hala ere, bere landa-izaera oraindik mantentzen da Goiherri eta Erandio Goikoa auzoetan, azken honetan elizatearen jatorrizko herrigunea dagoela.

Udalerriaren barruan zazpi entitate historiko daude: Altzaga, Astrabudua, Erandio-Goikoa, Arriaga, Goiherri, Lutxana-Enekuri eta Asua-Lauroeta

Anexioek eta desanexioek markatu dute Erandioren historioa. 1526ko urriaren 31n, Erdi Aro osoan Erandiokoa izan zen Leioako San Juan Bautista eliza Erandioko Andra Maritik banandu egin zen.

Lehenego Karlistadan, 1836ko abenduaren 5ean, karlista eta liberalen arteko borroka bat izan zen Lutxanako zubian. Gerora, 1865ean, Isabel II. Gaztelako erregina etorrizen Lutxanara eta Lutxana Erandioren jurisdikziopean jarri zuen, Enekuriko lursail batzuekin batera. Berrogeita hemeretzi urte Erandioren gobernupean izan ondoren, Lutxana Erandiotik banandu eta Bilbori atxikita geratu zen.

1940. urtean Bilbo hiriak lur eremu zabalgoak hartzeko beharra ikusi zuen berriz ere eta, anexioaren prozedura erabiliaz herriak eta auzoak bereganatzeari ekin zionean, Erandio ere hartu zuen. Horrela, Erandio Bilbori anexionatua egon zen 1983ko urtarrilaren lehenera arte. Egun horretan, Bilborekiko lorutak eten eta bere buruaren jabe egin zen. 

Informazio gehiago Erandio

Mungia

Mungia itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).

Mendi horiek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai horrek, Bizkargi (536 m) mendian sortu eta Mungiatik igaro ostean, Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hori ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errekatxo eta iturri (Butroi ibaiaren ibaiadarrak), Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.

Iparraldean, Bakio eta Bermeo; hegoaldean Derio, Zamudio eta Gamiz-Fika; ekialdean Meñaka eta Gamiz-Fika; eta mendebaldean Loiu, Gatika eta Jatabe. Muga horien barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain ondoko udalerriak ere hartzen ditu: Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio.

Mungiak 15.984 bizilagun ditu, horietatik 7.812 gizonezkoak eta 8.172 emakumezkoak.

Ekintza ekonomikoak

Hedatzen ari diren lau industrialde ditu Mungiak herrigunearen inguruan. Lau industrialdeak hauexek dira: Bilboko korridorearen sarreran dagoen Zabalondo, Gatikarako errepidean dagoen Atxuri, Marurirako errepidean dagoen Billela, Gernikarako errepidearen irteeran dagoen Belako eta Bermeorako errepidearen irteeran dagoen Trobika

Informazio gehiago Mungia

Zamudio

Txorierri haranaren erdigunean dago Zamudio eta Erdi Arotik harremanetarako lotune garrantzitsua izan da. Egun, ostera, XXI. mendeko puntako sektoreetako (biomedikuntza, informazio sistemak, energia berriztagarriak, aeronautika, besteak beste) berrikuntza, ikerketa eta garapenerako Zentro Teknologiko nagusia da. Gainera, Kostaldeko Bidea deritzon bidetik Santiagora arteko erromesaldia egiten dutenentzat zeharkatu beharreko tokia da.

Zamudiotik pasatzeko arrazoi kulturala edo profesionalak badituzu, ez ezazu zalantzarik izan eta dasta ezazu gure gastronomia bertako edozein jatetxetan, edo hartu ezazu ostatu bertako hotelen edo landa turismoko etxeren batean.

                                     Eskerrik asko zure bisitagatik!

www.zamudiokoudala.net

Informazio gehiago Zamudio

Lezama

Uribe merinaldeko elizatea da. Haren jurisdikzioan hainbat oinetxe eta leinu dorre egin ziren eta horrek erdi aroarekiko lotura sendoak erakusten dizkigu.

Lezama Txorierri haranean dago, mendi lerro bik mugatzen duten eremu laua. Lezama Butroi eta Nerbioi haranekin ondo loturik dago eta honek bere bilakaera historikoa eta bere garapena baldintzatu ditu.

Haranean barrena izandako hedapen industriala Lezamako jatorrizko landa paisaia aldatuz joan da. Hala ere, elizatearen jatorrizkoa guneak (Aretxaldek) eta bere auzoek paisaia eta inguruneari dagokienez kalitate nabarmena gorde dute. Gaur egun biztanleriaren gehiengoak sektore industrialetan jardun arren, Lezaman nekazaritza ustiategi modernoak kokatzen dira, berorien artean baratze-sektorea nabarmentzen dela. Horrez gain, hainbat nekazal etxe eta "Bizkaiko Txakolina" jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzailera atxikita dauden txakolin upeltegi ugari aurkitzen ditugu bertan.

Elorritxuetako jolas eremuaren alboan legarrezko bide zabal bat gorantz doa frontoien ezkerreko maldatik, harik eta zuhaixkaz estalitako bizkar txiki baten goialdera iritsi arte. Lur horiek betetzen dituzten isats trinkoen artean, hormigoizko eraikuntza batzuk ikusiko ditugu, Gerra Zibilean eraikitako antzinako Burdinazko Gerrikoaren instalazioen aztarnak. Gaur egun ere, metrailadore eta kanoi postuak ikusten dira. Bizkar osoa postu ezberdinak lotzen zituzten tunelez beteta dago; horrela, tropak posizio batetik bestera mugitzen ziren, bonbardatuak izateko arriskurik gabe.Ez da harritzekoa, bertatik dauden ikuspegi bikainak kontuan hartuta, leku hori iraganean kokaleku militar aukeratu izana, berebiziko posizio estrategikoa baitauka.

Kirol eskaintza zabala du udalerriak: ekitazio eskola, baina zalantzarik gabe Athletic Klubaren instalazioak dira erakarpenik garrantzitsuena. Bertan Klubaren entrenamendu eta kontzentrazioak egiten dira baita harrobiko lana ere.

Informazio gehiago Lezama

Derio

Derio Txorierri Haranaren erdian dago. Alde honetako baldintza naturalek komunikabideen trabadura bultzatu dute, Derio historian zehar Butroi eta Nerbio ibarrekin ez ezik Txorierriko gainontzeko herriekin ere lotuz. Era berean Bilbo hiribildutik hurbil egoteak eragin handia izan du udalerriaren historian.

Gerra Zibilean zehar Legión Condor izenekoaren bonbardaketak jasan zituen, Nafarroako 5. brigadak 1937ko ekainaren 19an Bilbo hartu baino lehen. Bonbardaketa horiek Bilboko hilerrian ere izan zuten eragina, eta, zoritxarrez hilerri horretako hormetan egindako fusilamenduak oso ezagunak dira. Garai bateko seminarioa euskal armadaren batailoientzako ezkutaleku izan zen, baina 1937an bonbardatu egin zuten. Hala ere, Bilbo hartu baino lehen gertatu zen bezala, ez zuen kalte nabaririk izan.

Nekazaritzaren garrantzia bere antzinako herrigune historikoan islatzen da, izan ere, mendi-hegalaren erdialdean eta San Kristobal elizaren inguruan kokatzen baita. Gaur egun, ordea, bertatik nahiko urrun aurkitzen dugu udalerriaren erdigunea. Esan bezala antzinako herrigunea San Kristobal elizak, hilerriak eta gertu eraikitako hainbat baserrik osatzen dute. Gaur egun udalerriaren gune zabalek bizirik mantentzen dute landa giroa, larre, mahasti txiki, negutegi eta soroz zipriztindutako ingurunean.

Azken hamarkadetan udalerriaren erdigunea Arteaga auzora aldatu da, bere kokapena ezin hobea baita. Derio Txorierriko herrigunerik handiena da. Zentro teknologiko nahiz industrialen sorrerak eta bizilekuen eraikuntzak udalerriaren zabalkuntza ekonomikoa eta demografikoa eragin dute. Bertan zerbitzurik garrantzitsuenak zein kirol, osasun eta kultura ekipamenduak aurkitzen dira.

Informazio gehiago Derio

Sondika

Herrigunetik 3 kilometrora, Bilboko itsasadarrean (Nerbioi ibaia) urak isurtzen dituen Asua ibaiaren ibarra hartzen du elizate honek XII. mendetik. Lursailek Artxanda mendi hegalean gora egiten dute hegoalderantz. Hego-ekialdean Bilbo dago eta ipar-ekialdean Txorierri eskualdea, haraneko lur emankorrak dauden lekua. Horiek aspaldi gune honi berezko nekazaritza itxura eman zioten eta egun etxebizitzak eta enpresak biltzen dituzte.

Elizatea Bizkaian ohikoa den udal barrutia da. Eliza baten inguruan antolatzen ziren komunitateetan du jatorria. Horietan, biztanle guztien bilkurak gobernu organoa osatzen zuen, eta elizaren arkupean edo atarian kontzeju irekia egiten zuten. Ohitura horretatik dator aipatu izena.

Sondikako historia goitik behera aldatu zen 1939an, Bilboko aireportua eraikitzen hasi zirenean. Horrek udalerria txarto komunikatutako bi gunetan zatitu zituen. Herrigunea lekuz aldatu behar izan zen, eta XVII. mendeko San Juan eliza, berriz, bota behar izan zen. Horretan, aldarearen azpian erromatar garaiko kapitela agertu zen, eta nekropolisa San Juan zelaira eraman behar izan zen. Gaur egun ere bertan jarraitzen du.

Sondikako aireportuan lehenengo hegazkinak 1948an hartu zuen lurra. Udalerrian aireportuak eragin handia izan zuen, herriaren banaketa fisikoaz eta herrigunearen desagertzeaz gain, udalerriak identitatea galdu zuen. Izan ere, 1966tik 1982ko abenduaren 31ra arte Bilboko zati bat izatera pasatu zen. Azken egun horretan, berriro ere banatzea lortu zuen.

Udalerriarentzat beste data garrantzitsu bat 2000ko azaroaren 19a izan zen. Egun horretan, Loiuko udalerriaren lursailetan zegoen aireportuaren terminal berria inauguratu baitzen.

Sondikak egun 5.000 biztanle ditu, eta aireportua izateak ematen zion merkataritza mugimendua galdu egin du. 6.000 metro koadroko garai bateko instalazioak hutsi daude, egitasmo erakargarriren bat lortu arte. Egun bertako biztanleek, udalerriko bizitza-kalitateari dagokionez, aldeko iritzia dute (www.sondika.org).

Sondikan digitun taxiak:

Sondikak 62 taxi ditu. 5.000 herritarrentzat ohikoa ez den kopuru honen arrazoia hauxe da: 1948tik 2000ra Sondikak bere udalerrian hartzen zituen Bilboko aireportuko bidaiarien terminala.

Gaur egun 61 taxik zerbitzua ematen dute egunero Loiuko aireportuan, eta batek herrian ematen du, haien artean txandakatuz. Herrian zerbitzua ematen duen taxia Radio-Taxiarekin konektatuta dago eta 94 480 09 09 telefono zenbakia du.

Gure geltokia Goiri Erdikoa kalean dago, kaleari izena ematen dion eta egun Batzokia den jauregiaren ondoan.

Informazio gehiago Sondika

Ortuella

Ortuella Bizkaiko Lurralde Historikoan dago, Bilbo Ezkerrealdean. Erliebe gorabeheratsua du, faila eta haustura ugarikoa. Udalerriak, Abanto-Zierbena eta Valle de Trápaga-Trapagaran barrendegiekin batera, lurralde historikoko meatzeeremua osatzen du. Ingurua eratzen duten materialen mineralizazio-prozesuaren ondorioz burdina-hobi aberatsak sortu dira, eta goitik behera markatu dituzte eskualdeko ekonomia eta historia.

Aipatzen da Triano mendia aberatsa zela, burdina asko zegoela bertan. Mendia geldi-geldi ustiatu izan zen mendeetan zehar aire zabalean, Bizkaiko burdinolak minerales hornituz.

XIX. mendearen erdialdean, industria-iraultzaren eraginez eta Labe Garaiak sortu zirenean, Inglaterratik burdina-eskaera areagoru egin zen, hurbil zegoen porturik erraz garraia zitekeelako bertara, eta horrek meatzaritzaren garapen ikusgarria eragin zuen.

1901. urtera arte egungo Santurtziari lotuta egon zen, eta urte horretan hartu zuen Santurce-Ortuella izena Santurce Antiguotik (gaur Santurtzi) bereizteko. Bi herriak, batez ere, XIX. Mendearen amaieran meatzaritzan izandakoa goraldiak biztanlerian eragin zuen hazkundearen ondorioz banatu ziren, eta hazkunde horrek bultzatuta udalerri independente gisa eratu zen Ortuella. Udalerriaren izenari dagokionez, Santurce izen bakarra mantendu zen Ortuellako meatze-eremuarentzat 1914ra arte, eta urte horretan Santurce-Ortuella izena hartu zuen. 1979an berriz aldaru zitzaion izena eta gaur egun duena hartu zuen: Ortuella.

Informazio gehiago Ortuella

LoiuAeropuerto

Bilboko aireportua:(kodea IATA:BIO, kodea OACI: LEBB) Espainiakonazioarteko aireportua Aenak 5KM Bilboko hiritik jabetzako da. Zaharra terminal eta aireportuetako zerbitzuak askoz udalerrian Sondika dira, terminal berria da Lujua bitartean.

Informazio gehiago LoiuAeropuerto

Santurtzi

www.ayto-santurtzi.es

Informazio gehiago Santurtzi

Ibilbide kalkulatzea

Erabili ezazu ibilgailuen kalkulagailua, zure bidaiaren gorabeherako kostua zein den jakiteko.

Ibilbidea behar duzun kalkulatzen

Aireportua

  • Tarifak
  • Enpresei eskainitako zerbitzua
  • Taxi Turistikoa zerbitzua
Hileko informazio aireportua

Udalerrietan 

FEMADEk zerbitzua ematen dien udalerrietako datu interesgarrien kontsulta, planoak, telefonoak...

View herrietan bertan egiten dugu lan

Berriak 

Gunean pasealekua AIREPORTUKO LANAK. 2011ko urriaren zazpian, Bilboko medio batek art

Ikusi albiste gehiago buruzko informazioa