Aireportua

2000ko azaroaren 19an, Bilboko aireportuko terminal berria inauguratu zen Loiu udalerrian, Bilboko erdialdetik 13 kilometrora.

Eraikina Santiago Calatrava arkitektoak egin zuen eta horri bilbotarrok "La Paloma" deritzogu. Izan ere, hegoak irekita dituela, Txorierri haranaren erdian dago, eta hegaldi gehien izan zituen 2007. urtean 4.286.751 bidaiariren estalpea izan zen.

Kantabriar erlaitzeko erreferente nagusiena da Bilboko aireportua.

Liraina, dotorea, diseinu ausarta eta fotogenia izugarria ditu "La Paloma"k.

   Etor zaitezte eta egiaztatu ezazue!

 

Ibilgailuak aireportuan

Gure taxiak flota aireportuan

Taxiak aireportuan

Aireportua gure lantokia da.

Aireportuan, taxiek 111 leku dituzte aireportu bidaiarien beharrak asetzeko.

Radio Taxi Femade gure elkarteko taxiek horietako 57 leku hartzen dituzte egunero. Horixe baita gure lantokia, aireportuko taxi-geltokiko ilara, alegia.

Marka eta modelo askoko ibilgailuak ditugu zuen eskura.

Berlinetan, familia-ibilgailuetan edo monobolumenetan gama ertain eta altuko ibilgailuak eskaintzen ditugu.

Mugikortasun urria dutenentzat ere baditugu egokitutako taxiak.

Eta 9 lagun garraiatu ahal dituzten ibilgailu-taxiak ere baditugu.

Jarri zaitezte gurekin harremanetan, zuen beharretara egokituko gara! 


Taxi zerbitzuak aireportuan

Bezeroaren bila joateko zerbitzua eta taxia aldez

Aldez aurretik zerbitzuren bat hitzartzeko, deitu 94 480 09 09 telefonora edo bete ezazu erreserba-inprimakia.

Eska ezazu aireportuan bertan zure bila joateko eta edozein lekutara (probintzia edo estatuaren barruan zein urrunago) eramateko zerbitzua!

Taxiaren gidaria zure zain egongo da IRITSIERA GUNEAN, eta kartel bat eramango du zure izenarekin.

Gure jakinduria eta profesionaltasuna eskaintzen dizkizugu, nahi duzun lekura eramateko.

Zure hegaldia beranduago etortzekotan, ez duzu kezkatu behar tarifaren igoeragatik. Guk aireportuko taxien geltokian bertan egiten dugu lan; beraz, egoera konponduko dugu atzerapenagatik diru gehiagorik ordain ez dezazun.

Behar zehatzetarako taxi zerbitzua

Honako behar zehatzetako bat duen taxia behar baduzu:

  • Umeentzako atxikitze elementuak.
  • Maleta askotarako tamaina handiko ibilgailuak.
  • Gama altuko eta erosotasun handiko ibilgailuak.
  • Gurpil-aulkia erabiltzen duten bidaiariak garraiatzeko ibilgailu egokitua.
  • 9 lekuko ibilgailua.
  • Bizikletak (bi, gehienez) garraiatzeko ibilgailua.
  • Txartelaz ordaindu ahal izateko, saltokiko terminala duen ibilgailua.

Zehaztu ezazu gure galdetegian zer behar duzun. Zure garraio beharrei irtenbidea topatzeko gaude.

Enpresei eskainitako zerbitzua

Bilboko aireportuko taxiak gehienbat negozioetako langileek eskatzen dituzte.

Radio Taxi Femade aireportuan eta aireportua inguratzen duten herrietan (Txorierri eskualdekoetan) dago. Zamudion Parke Teknologikoa eta beste hamar industrialde daude; beraz, Bizkaiko industria eta enpresa garapenarekin dugun konpromisoa egunetik egunera eraikitzen dugu.

Enpresei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen diegu, bai eta Bilboko aireportura egindako joan-etorri guztietarako hilabeteko fakturazioa ere.

Taxi Turistikoa zerbitzua

Zerbitzu honek aukera emango dizu Bilboko edo Bizkaiko lekurik sinbolikoenak ezagutzeko.

Jarraian bidai bi proposatzen ditugu. Taxian egindako ibilbideak dira, gehienez lau bidaiari eta gidariarentzat. Loiuko aereportuan irtengo gara eta zenbat denbora beherko dan, egindako kilometroak eta ibilbidea azalduko ditugu.

BILBORENTZAT IBILBIDEA

Aireportua-Enekuri-Botika Zaharra-Campo Volantin-Epalza Alarguna-Askao (45minutuko geldialdia egin daiteke Santiago katedrala ikusteko edo pintxo batzuk jateko alde zaharrean)

Bidebarrietan- Plaza Zirkularra- Albia Lorategiak (15 minutuko geldialdia egin daiteke Albia edo Ledesmako tabernaren baten indarrak berreskuratzeko)

Kale Nagusia- Bihotz Sakratua-Euskadi plaza-Guggenheim (30 minututako geldialdia) Santo Domingo-Artxandalo begiratokia (Bilboko bistak) Aireportua

Behar den denbora: 4 ordu

Kilometroak: 40 kilometro

Prezioa: 150€

BIZKAIARENTZAT IBILBIDEA

Aireportua-Asua-Eradio-Bizkaiko Zubia (zubiaren goialdera igon daiteke)

Ereagako hondartza-Aixerrota (labarrak eta Nerbioaren ibaia-ahoa ikusteko aukera)

Plentzia-Gorliz-Armintza-Bakio-Gaztelugatxe (ermita joan daiteke)

Bermeo-Mundaka (Itsasertzearen begiratokia eta Laida) Gernika (Batzar Etxea bisitatu) eta bueltan Aireportura

Behar den denbora: 4tik 5 ordura

Kilometroak: 140 kilometro

Prezioa: 175€

Tarifak

Era berean, eta gure bezeroetan pentsatuz, 16 helmuga eta euren prezioak azaltzen ditugu, erreferentzi onagarria izateko asmoagaz edo behintzat, bataz besteko idea bat egiteko antzeko distantzietan.

Loiuko aireportutik irtenten diren ibilbideak hartu dira erreferentziatzat.

Prezio hauek eguneko lan tarifari lotutakoak dira:

3. Tarifa:

Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00ra

4. Tarifarako, gauetan, larunbatetan eta jaiegunetan, ibilbide hauen preziori % 10eko igoera gehitu behear zaio.

4. Tarifa:

Larunbata eta Jaiegunetan

2013.ko Prezioak

2013.ko Prezioak

 

 

NONDIK.            NORA.              PREZIOA


Aireportua.           Barakaldo.            23-28

Aireportua.           Bilbo.                    21-26

Aireportua.           Burgos.              270-300

Aireportua.           Donostia.           150-165

Aireportua.           Durango.              48-55

Aireportua.           Gasteiz.             115-127

Aireportua.           Galdakao.            27-30

Aireportua.           Gernika.               55-60

Aireportua.           Getxo.                  27-37

Aireportua.           Logroño.            220-245

Aireportua.           Arrasate.           100-110

Aireportua.           Iruña.                240-260

Aireportua.           Portugalete.        28-35

Aireportua.           Santander.        140-155

Aireportua.           Santurtzi.            30-38

Aireportua.           Termibus.           26-32


 

IRTEERA HELMUGA PREZIOA €
Aireportua Barakaldo   20-25€
Aireportua   Bilbao 20-25€ 
Aireportua  Burgos 210-220€ 
Aireportua   Donostia (San Sebastian) 130-145€ 
Aireportua   Durango 45-50€ 
Aireportua  Gasteiz (Vitoria) 100-110€ 
Aireportua  Galdakao 24-28€ 
Aireportua  Gernika 42-46€ 
Aireportua  Getxo 26-30€ 
Aireportua  Pamplona 215-225€ 
Aireportua   Logroño 210-220€ 
Aireportua  Mondragón 90-95€ 
Aireportua  Portugalete 27-30€ 
Aireportua  Santander 120-130€ 
Aireportua  Santurtzi 30-34€ 
Aireportua   Termibús (estación de autobuses) 24-28€ 

Ibilbide kalkulatzea

Erabili ezazu ibilgailuen kalkulagailua, zure bidaiaren gorabeherako kostua zein den jakiteko.

Ibilbidea behar duzun kalkulatzen

Aireportua

  • Tarifak
  • Enpresei eskainitako zerbitzua
  • Taxi Turistikoa zerbitzua
Hileko informazio aireportua

Udalerriak 

FEMADEk zerbitzua ematen dien udalerrietako datu interesgarrien kontsulta, planoak, telefonoak...

View herrietan bertan egiten dugu lan

Berriak 

Gunean pasealekua AIREPORTUKO LANAK. 2011ko urriaren zazpian, Bilboko medio batek art

Ikusi albiste gehiago buruzko informazioa